Ikastola eguna 2016

Domekan, martxoaren 13an, ikastola eguna ospatzen dogu. Gela erakusketa, dantza saioak…izango doguz ikusgai.

Guk ia dena prest daukagu. Zugarramurdiko sorgin mozorrotuta etorriko gara, peluka eta guzti!!

Ez galdu aukera eta etorri!

Ordu arte ondo izan.

 

aratusteak

 

 

Egunez egun MARTXOAK 8

Gaur, martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunari behar dauan garrantzia emon deutsagu. Egunero izaten doguzan jarrera eta jokabideetaz hausnartu dogu eta oraindik berdintasuna lortzeko, danon artean bide luzea egiteko daukagula konturatu gara.

Bestalde, sexismorik gabeko ikastetxeaz amestu dogu: matxismo, desberdintasun eta indarkeriarik ez dagoan munduarekin. Apalkuntzak, irainak, abusuak… gure inguruan desagertzeko.

Argi geratu jaku, pertsonak errespetatu eta ondo tratatu behar doguzala. Era berean, pertsonak bakoitzak  bere aukera sexual afektibo askea izateko eskubidea dauala.

Azkenik, egindako ekarpen guztiekin, ametsetako zuhaitza osotu dogu.

Martxoak 8