Arratsalde ederra!

Gaur, arratsaldea ederto pasatu dogu. Eguraldi ederra aprobetxatuz, gure inguruaz gozatu dogu.

Marrazki bloka aldean hartuta Atxitxe-enea ingurutik ibili gara artistak bezala lanean.

Marrazkilari trebeak garala konturatu gara!!

Ea andereño hurrengoan ere animatzen dan eta berriro ere kanpora irtetzeko aukera dogun!

1461945772110

Arnas aparatua

Arnas aparatua eta birikien funtzionamendua ondo ulertzeko hona hemen bideotxo bat.

Gelan egindako esperientzia ere lagungarri izan dogu, birikiek nola funtzionatzen daben konturatzeko. Diafragma zer den ikasi dogu, arnasketan laguntzeko gora eta behera egiten duen muskuloa da, birikien azpian dagoena. Honek beherantz egiten dauanean birikiak puztu egiten dira eta gorantz egiten dauanean uzkurtu eta uztu egiten dira.

1461271241257

 

 

 

Haizearen indarra…

3.neurketa honetan, Firin-Faran airea dantzan gaian murgildurik gabiltza. Hainbat gauza interesgarri ikasi doguz.Guztien artean, haizearen indarra batzuetan kaltegarria izan daitekeela,oso bortitza danean: urakanak, zikloiak eta tifoiak sortzen diralako.Beste batzuetan aldiz, onuragarria izan daitekeela, kirol batzuk praktikatzerako orduan esaterako.

Hau frogatzeko, haizearen indarrez baliatuz gure parapentea eta kometa aireratzea lortu doguz ikastolan.

Zelako esperientzia polita!!!!!

1461246013610

 

 

Zorionak andereño urte askotan!!

1460717102261

Gaur, apirilak 15, andereñoren urtebetetze eguna ospatu dogu. Hogeita hamaika belarri tirakada emon eta abestu egin deutsagu.

Goizerako, andereño gelara heldu aurretik, prestaketa lanak egiten ibili gara. Zoragarri apaindu dogu gelea banderatxo eta hormairudiekaz.

Ederto batean igaro dogu eguna!

 

Andereñoren partez…eskerrik asko danori bihotz bihotzez!!!!!!

Kontsumo tailerretan jo ta ke lanean!

IMG-20160408-WA0007Oporretatik indarberrituta etorri gara eta azken txanpa honetarako prestatuta.

Aste honetan, kontsumo tailerretan aritu izan gara. Astelehenean, supermerkatua eta erosketak tailerra izan dogu. Tailer honetan, argi geratu jaku, dieta orekatu bat izateko eta osasuntsu egoteko denetarik jan behar dogula. Honetaz konturatzeko, hainbat ekintza burutu doguz.

Eguenean ostera, jostailuen eta jolasen tailerra egin dogu. Pila bat gozatu dogu jolasorduan erabiltzeko hainbat joko egin doguzalako, euren artean: Mikado, Twister…

Animatu eta etorri gurekin jolastera!

IMG-20160408-WA0006