Arrain azoka 2016

Gaur, eguraldia lagun izanik, arrain azokara joan gara  bisita bat egitera.

Sukaldaritza tailerrean parte hartu dogu. Modu errez eta dibertigarrian pintxo goxo goxoak prestatu doguz.

Goiza ezin hobeto igaro dogu…. asteburuan ere bertara hurreratuko gara!

Ondo pasaaaaaaaaa!!!

1463745872079

Zapaburuen metamorfosia

Aste honetan anfibioen metamorfosia hurbiletik ikusi ahal izateko Bermeoko Artikeko errekatik hartutako zapaburuak ekarri doguz gelara.

Baina zer da metamorfosia? Zenbait animaliak, arrautzetatik ateratzen diranetik heldutasunera iritzi bitartean, izaten duten itxuraldaketa da.

Prozesu guztia ikusteko, aste batzuk itxaron behar dogula dakigu.

Irrikitan gagoz zer gertatuko dan ikusteko!

1463564882980

 

Homofobiaren kontrako nazioarteko eguna

Gaur, maiatzak 17, homofobiaren kontrako nazioarteko eguna da eta helburu nagusia genero eta sexualitate aniztasunarekiko erabateko errespetua lortzeko bidean aurrerapausuak ematea da.

Homofobia saihestea ezinbestekoa da, edonori erabat libre sentitzeko eta bere sentimenduak adierazteko aukera emango deutson gizarte baten bila gabiltza.

Gu, behintzat jarrera eta jokabide homofoboen aurka agertu gara!

20160517_162945

 

Hona hemen hausnarketa egiteko gelan landu dogun bideoetako bat.

Atxitxe enea inguruko ekosistema

Aste honetan zehar, Atxitxe enea inguruko ekosistema aztertzen ibili gara. Hau, ez da berezko ekosistema, gizakiak osotutako ekosistema artifizial bat baizik. Berton bizi diran hainbat bizidun aztertu doguzan arren, bertoko landaretzari erreparatu deutsagu: zuhaixkak, zuhaitzak,bedarra…

Benetan ekosistema aberatsa gurea.

Natura zaintzea guztion ardura!

 

1462985234063

Basoko ekosistema

Gaur, basoko ekosistema aztertu eta Euskal Herrian daukaguzan basoak ikusi doguz. Euretan hainbat landare eta animalia ornodun eta ornogabe bizi direla bergogoratu dogu eta zelan ez, ekosistema bateko izaki bizidunen arteko elikadura harremanaz hitzegin dogu, elika kateaz.

Hona hemen natura hurbilagotik ikusteko bideo interesgarri bat.

 

Ekosistemak, animaliak lantzen…

Aste honetan, munduan ekosistema anitz dagozala eta ekosistema bakoitzean ingurune horretara moldatuta dagozan animalia eta landarak bizi direla ikasi dogu.

Baina…. zehatz mehatz …Zer da ekosistema? Ingurune batean, beren artean erlazionatzen diran izaki bizidun eta elementu bizigabeen multzoa da.

Bestalde, animalia ornodun eta ornogabeen sailkapenaz ere hitzegin dogunez, hona hemen bideo interesgarri bat!