Aritzatxura!!!!

Eguraldi ederra eta itsas behera dagoela aprobetxatuz, Aritzatxu hondartzara jaitsi gara. Hondartza txiki bat izanik hainbat bazter daukazala konturatu gara eta bakoitzak izen bat hartzen dauala: “Aspo handi”, “aspo txiki”, enbarkaderoa, hatz nagusidxe,tortugas…

Horrez gain, putzuetako animalia ornogabeak batez ere molusko eta krustazeoak aztertu doguz.

Ai gure bidxotzeko Aritzatxu…ze gitxi gelditzen jakun alkarregaz egoteko!!!

1466423354168

Baserriko ekosistema “BEITXI”

Gaur, ekainak 7, Beitxi baserrira hurbildu gara ekosistema artifiziala ikustera.Bertan, gizakiak landatutako zuhaixkak, zuhaitzak, soloak, landarak…ikusi doguz. Miren Lurrek bertako negutegi erraldoietako piperrak eta tomateak erakutsi eta hainbat azalpen interesgarri emon deuskuz. Behiei jaten emateko aukera ere izan dogu.

Zelako lan gogorra baserritarrena!

Eskerrik asko Miren Lur eta Jose Luis zuen arretagatik!!

1465307332008

Gaia amaitzen…

Egunotan, txanelako landareen eta animalien azken gaia amaitzen gabilz. Gure txoko zuria oso aberatsa da, hainbat gauza ekarri doguz. Pila bat gustatu jaku gai hau eta ikasturteari amaiera beronekin emongo deutsagu. Baina oraindik zatirik atseginena falta jaku ikusteko…

zer izango ete da??

Honen barri aurrerago emango dogu….

1464954367920