Proiektuaren bukaera!

1477649367965

Amaitu dugu 1.unitatea. Gure eskualdeari, Busturialdeari buruz hainbat gauza berri ikasi ditugu. Txoko zuria ere bete beteta izan dugu. Zenbat argazki, mapa, informazio… ekarri ditugun!

Aurrerantzea ere horrela jarraituko dugu!

Zein aberatsa den gure txoko zuria!

Orain, irrikitan gaude 2.unitatearekin hasteko, baina zein izango ote da?

Nondik zehar ibiliko gara? Agian, munduko kontinenteren batetik???

 

 

Gure txoko berdea!

Aurton ere, gure txoko berdearekin lanean jarraitzen dugu. Ikasturte honetan, ekoarduradun berria aukeratu dugu eta bera arduratzen da astean behin, agenda 21-eko batzarretara joaten eta bertan jasotako informazioa gelakideei trasmititzen.

Ezin dugu ahaztu aurtongo gaia HONDAKINAK izaten jarraitzen duela.GUTXITU, BERRERABILI, BERZIKLATU lelopean.

Txoko berde honetara, gaiarekin lotutako albiste, marrazki, argazki…ekarriko ditugu.

Zaindu dezagun denon artean ingurugiroa!!!!

1477314521170

Estazio meteorologikoa!

Unitate honetan, meteorologoak bezala aritu gara lanean eta badakigu klimaren eragile nagusiak fenomeno atmosferikoak (haizea, tenperatura, presio atmosferikoa eta prezipitazioak) direla. Hauetako bakoitza neurtzeko, Atxitxe Enean estazio metereologikoa dugu. Tresna honek dituen elementu desberdinak behatu eta aztertu ditugu (anemometroa= haizearen indarra neurtzeko, barometroa=presio atmosferikoa neurtzeko , higrometroa=airearen hezetasuna neurtzeko….)

Interesgarria benetan….

metereologia

Gure eskualdea “Busturialdea”

Gure eskualdea Busturialdea dela eta 20udalerriz osoturik dagoela argi geratu zaigu. Era berean, Busturialdeko kostaldea Bermeotik hasi eta Ea-raino zabaltzen dela. Urdaibai eta bertako inguru naturalak eta ekosistemak ere aztertu eta landu ditugu.

Hona hemen gaiarekin lotutako bideotxo interesgarri bat!

Urdaibai… etxetik gertu dugun altxorra…