Aste kulturala IV

Gaurkoan, KAHOOT olinpiadetan parte hartu dugu. Ordenagailua erabiliz,taldeka, euskal kulturarekin erlazionaturik dauden hainbat galdera erantzun ditugu.

Zein ondo pasatu dugun, dibertigarria benetan!

1480416382369

Bestalde, ASAU, taldekoek proposatutako kanpainan parte hartu dugu: EMAN HEGOAK EUSKARARI!!

Azaldu diguten moduan, txoriek bezala, guk ere txio egin dugu eta bakoitzak post-it batean euskarazko hitzik politena, luzeena, zailena, zakarrena… idatzi eta euskaraz biziko panelean kolatu dugu.

Euskaraz bizi nahi badugu, eman hegoak euskararari!

1480416450848

“Totema”

Gai honetan zehar,  totem-ak zer diren ikasi dugu. Ipar Amerikako amerindiar tribu batzuen artean, animalien irudikapenek naturaz gaindiko indarrak eta ezaugarri espiritualak adierazten dituztela jakin dakigu. Animalia ezagunenen artean, hartza, belatza, arraina, bisontea eta azkonarra irudikatuta agertzen dira gehienetan. Garraiagarriak zirenez, amerindiarrak, totemak gurtzen zituzten.

Hona hemen, asteburuan,  gelako ikasleek eskuz egindako totemak.

Gure txoko zurian jarriko ditugu!

1480353055111

 

 

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna.

Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ospatu dugu ikastolan: BIOLENTZIA NON, KOMUNITATEA HAN lelopean.

Genero indarkeriaren kontra komunitatearen erantzuna ikustaraztea eta biktimen elkartasunarekiko akordioak sustatzea dira aurtengo proposamenaren helburuetariko batzuk.

Guk ikastolan komunitate osoaren sentzibilizazioa eta kontzientziazioa sendotzeko, ekintza desberdinak egin ditugu: hausnarketarako bideoak ikusi, ipuinak entzun eta kontatu, kartelak jarri…

Jolastokian ere puntu erraldoi bat jarri dugu eta indarkeriaren kontra gaudela adierazteko bertan sinatu dugu. Honez gain, herri mailan antolatutako ekintzetan parte hartu dugu.

Zein ondo geratu zaigun udaletxean egindako aurkezpena!!!

Txalogarria benetan!!

img-20161125-wa0000

img-20161125-wa0001

 

 

 

Madariaga Dorretxea

Gaur, eguraldia lagun izanik eta Busturialdeak eskaintzen dizkigun aukerez baliatuz, Urdaibai Biosfera Erreserbako biodibertsitateaz gozatzeko eta bere garrantziaz jabetzeko paduratik txangoa egin dugu. Ondoren,Madariaga Dorretxera joan gara eta bertan, plismatikoekin ingurunea behatu, naturako elementuak aztertu eta tailerretan parte hartu dugu.

padura

Gainera, Ekoetxea Urdaibaik biodibertsitateari buruzko egonaldian parte hartu dugunez, ziurtagiria eman digute.

Eskerrik asko bertako langileei!!

eleizalde-ikastola-bermeo-1

 

Haurren eta nerabeen aldeko eskubideen eguna!

Igandean, azaroaren 20an, haur eta nerabeen aldeko eskubideen eguna ospatzen da mundu osoan.

Guk, aste honetan zehar, gelan ekintza desberdinak egin ditugu  haurren eta nerabeen eskubideak bermatu behar direla aldarrikatzeko eta eskubideak denon ardura direla gogorarazteko.

Ikusi berri dugu haur guztiak berdinak direla eskubide eta betebeharrei dagozkienez baina, tamalez, bizi diren egoerak ez dira berdinak. Gure kasuan oso zoriontsuak gara, zorte handikoak, denetik dugulako baina beste lurralde batzuetako haurren errealitatea ez da gurea bezalakoa.

Eskubideen bermea ezinbestekoa da!!!!!

Hona hemen bideo hunkigarri bat…

Giza eskubideak dira zure tresnarik onena“abestia duzue entzungai….

 

Gelako argazki batzuk…

img-20161118-wa0000