Igandean, azaroaren 20an, haur eta nerabeen aldeko eskubideen eguna ospatzen da mundu osoan.
Guk, aste honetan zehar, gelan ekintza desberdinak egin ditugu haurren eta nerabeen eskubideak bermatu behar direla aldarrikatzeko eta eskubideak denon ardura direla gogorarazteko.
Ikusi berri dugu haur guztiak berdinak direla eskubide eta betebeharrei dagozkienez baina, tamalez, bizi diren egoerak ez dira berdinak. Gure kasuan oso zoriontsuak gara, zorte handikoak, denetik dugulako baina beste lurralde batzuetako haurren errealitatea ez da gurea bezalakoa.
Eskubideen bermea ezinbestekoa da!!!!!
Hona hemen bideo hunkigarri bat…
“Giza eskubideak dira zure tresnarik onena“abestia duzue entzungai….
Gelako argazki batzuk…
Bideoekin asko ikasi dugu eta daukagun zortearekin konturatu gara.
Domekan gure eguna ospatuko dugu!
Atsegin dutAtsegin dut