Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna ospatu dugu ikastolan: BIOLENTZIA NON, KOMUNITATEA HAN lelopean.
Genero indarkeriaren kontra komunitatearen erantzuna ikustaraztea eta biktimen elkartasunarekiko akordioak sustatzea dira aurtengo proposamenaren helburuetariko batzuk.
Guk ikastolan komunitate osoaren sentzibilizazioa eta kontzientziazioa sendotzeko, ekintza desberdinak egin ditugu: hausnarketarako bideoak ikusi, ipuinak entzun eta kontatu, kartelak jarri…
Jolastokian ere puntu erraldoi bat jarri dugu eta indarkeriaren kontra gaudela adierazteko bertan sinatu dugu. Honez gain, herri mailan antolatutako ekintzetan parte hartu dugu.
Zein ondo geratu zaigun udaletxean egindako aurkezpena!!!
Txalogarria benetan!!
Beldur barik esan EZ!!
Ez da txantxa,indarkeria da!!
Atsegin dutAtsegin dut
Gauza aldarrikatu eta ez gorde.
Atsegin dutAtsegin dut