Gaurkoan…erizainak…

Gaur, gelako Julenen ama etorri zaigu gelara bere biografia egitera eta bere lanbideari buruzko azalpenak ematera. Kirofanoko erizaina izanik, bertan izan behar duen jarrera eta taldean kooperatiboki lan egitea zein garrantzitsua den azpimarratu digu.

Zein ederto pasatu dugun, erizain bihurtu gara!! Kirofanoan erabiltzen diren tresnak ezagutu eta manipulatu ditugu eta gelakide bati igeltsua ipini diogu.

Azalpen interesgarriak benetan!

Eskerrik asko Marta etortzeagatik!

1481892162380

Txoko zuria II

2. gai honetan ere txoko zuria gainezka izan dugu: amets-antzemaileak, totemak, informazio interesgarriak, tipiak, geuk egindako marrazkiak, mozorroak, argazkiak, arkuak, eskulturak, tribu desberdinetako kideak….

Denetarik izan dugu…..aberesgarria benetan!!

amerika

Euskararen eguna 2016

Bihar, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Guk ikastolan gaur ospatu dugu. Goizerako ASAU taldeko DBH-ko ikasleak etorri zaizkigu gelara ekintza desberdinak egitera. Hasteko pregoia irakurri dute, ondoren igarkizun, txiste, txotx egiteko jolasak, ahokorapiloak…irakatsi dizkigute!

Karaokean ere parte hartu dugu eta eguna ondo amaitzeko zer hobeto txokolatea baino!!

Hona hemen gaurko egunaren argazkitxo batzuk…

euskara-eguna

euskara-eguna2