KORRIKA-20 badatoooor!!

KORRIKA AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskaren aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea du helburu.

Gaur, martxoak 30, 17:00etan abiatuko da 20.korrika Otxandiotik. Araban emango ditu aurreneko pausuak, eta azkenak berriz, Nafarroan.

IKA,IKA, IKA, BADATOR KORRIKAAAA!!

 

Andereño Oihane

Gaur, andereño Oihaneren azken eguna izan da. Jan ondoren, begiak eztali eta gelaraino eroan dugu. Bertara helduaz batera, ah zelako sorpresa hartu duen…..hainbat opari, hormairudi eta karteltxo eman dizkiogu. Pila bat gustatu zaio prestatu diogun guztia.

Arratsaldea ederto igaro dugu txokolatada eta guzti!

Hurrengorarte andereño, besarkada handi-handi bat denon partez…. eta zelan ez eskerrik asko eskaini diguzun laguntzagatik!!!

oihane