Marrazki lehiaketa

Benito Barrueta arte elkarteak antolatutako Alde zaharreko marrazki lehiaketan parte hartu genuen  duela hilabete eta gure gelan Oihane Jimenezen marrazkia izan da aukeratua eta alboko gelan Elene Menendezena.

Arrain Azokako asteburuan egin zioten aipamena.

Arrain Azoka

 

 

 

 

 

Esperientzia I

Landareen adaxka bidezko ugalketa asexuala zelan gertatzen den ikusteko, duela aste bi, geranio adaxkak uretan sartu genituen eta orain sustraiak atera zaizkie. Aste honetan, ontzietan landatuko ditugu.

Bestalde, patata-begietatik nola ateratzen diren kimuak, ere argi eta garbi ikusi dugu.

1495718744129

HEGALUZE SARIA

IMG_20170519_141849725

Aurton, Hegaluze Saria gure ikastoleak lortu du eta gaur jaso dugu. Sari honek “urteko ekimen puntual bat edo jarraipen profesional bat saritzen du, Bermeoko herriaren izena zabaldu eta goratu duenari edo herriaren alde lan egin duen pertsona edo taldeari emanez”.

ZORIONAK ikastolako kide garen guztioi!

 

XXIII. ARRAIN AZOKA

Gaurtik hasi eta asteburu guztian zehar arrain azoka ospatzen dugu Bermeon. Itsasoarekin lotutako produktuen salmentaz gain, beste hainbat ekintza ere egongo dira. Gainera,  gaztetxoei zuzendutako GUNE DIDAKTIKO bat ere aurkituko duzue.

Animatu eta hurreratu zaitezte!!

Hona hemen egitaraua:

2017-05-12-photo-00003220

Maiatzak 17

maiatzak 17

Gaur, maiatzak 17, munduko hainbat herrialdetan, hainbat elkarte eta erakundek bultzatuta, homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurkako eguna ospatuko da eta guk ere ikastolan tartetxo bat eskeini diogu.

Pertsona guztiok eskubidea daukagu geure orientazio sexualagatik diskriminatuak ez izateko eta libreak gara hori adierazteko erabakitzen dugun momentuan. Aukeraren askatasunean, desberdintasunen berdintasunak “AUKERATZEKO ESKUBIDE BERBERA” dakar.

Jokabide homofoboak eta transfoboak ikusten ditugunean, beste aldera begiratzea edo isiltzea konplize izatea da!

STOP HOMOFOBIA!!!

Gurasoa gelan

Gaur, gelako Martinen aita ,etorri zaigu gelara pastela nola egiten den azaltzera. Sukaldari bihurtu gara eta guk geuk egin dugu Carlosen jarraibideak eta azalpen zehatzak jarraituz.

Postre gozo hau egin ondoren, dastatu egin dugu eta ummmmm…..gozo-gozo benetan! Etxean egiten animatuko gara!!

Eskerrik asko ,Carlos, zure partehartze eta azalpenagaitik!

1493728484397