Iritsi dira udako oporrak!

1498241178043

Gaur, ikasturteari amaiera emateko ibilalditxoa egin dugu Bermeoko auzoetatik zehar.

Urte zoragarri bi hauen ondoren, plazer bat izan dela zuekin egotea aitortu behar dizuet. Ez zaituztet ahaztuko!

Ondo igaro uda eta zorte on zuon ibilbidean!

Irailerarte…….

 

udako oporrakAndereño.

ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ DENOI

Zelako eguna gaurkoa….emozioz beteriko eguna, zenbat negar…..ez dakit zelan eskertu.

Goizerako hitz gabe utzi nauzue. Zuek barik ez litzateke nire lana posible izango….urte bi hauetan zuek izan zarete nire ARGIA.

Egia da orain aurrera egin behar duzuela baina jakin eizue beti eroango zaituedala nire bihotzean. Urte zoragarri bi pasatu ditut zuen ondoan ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ DENOI!

Orain bidea jarraitzea tokatzen zaizue…

Zorte on zuon ibildidean!

20170616_111109[1].jpg

“XIV. Narrazio lehiaketa”

IMG_3407 (1)

Igarotako ostiralean, ekainarean 2an, XIV.Narrazio lehiaketaren sari banaketa ospatu zen Nestor Bastarretxearen Aretoan.

Gure gelatik, Julen Uribarri Garayo geratu zen herriko irabazleen artean “Anno”ipuinarekin eta alboko gelatik eta Asier Romero Lopez geratu zen finalista  “Amazonas  oihanean” ipuinarekin.

Zuek egindako lana agerian geratu izan da herrian !!!

Zorionak, bioi!!

EA21 UDAL FOROA

agenda21

agenda2

Eskola Agenda 21 ekimenaren barruan, Eskola Foroa eta Udal Foroa egin ziren atzo Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean. Aurten gai nagusia hondakinen kudeaketa eta birziklapena izanik, horren inguruan egindako lana, ekintzak eta proposamenak aurkeztu zizkien Bermeoko ikastetxe guztietako ikasleek Bermeoko Udalari.Gure gelako Laidak eta 3.mailako Leitzak eman zituzten azalpenak. Horrez gain, “komunetik toallitarik ez” kanpainaren berri ere eman zuten.