Zer da eklipsea? Noiz gertatzen dira?

Oraingo honetan eklipseak nola gertatzen diren adierazten duen bideoa jarriko dizuegu. Gaurko saioan hainbat galdera etorri zaizkigu burura (zer gertatuko litzateke ilargirik ez balego? lurrak errotazioa egingo ez balu, zer?…) eta guztion artean horiei erantzuteko gai izan gara, bikain!

GO!AZEN!

Pasadan eguaztenean, urriak 11, ekintza berezi batean parte hartu genuen, izan ere, GOAZEN telesailaren aurre-estrenaldia ikustera joan ginen Gasteizeko Europa jauregira.

Primeran pasatu genuen eta, primizian, denboraldi berriko lehen kapituluaz gozatzeko aukera izateaz gain, aktoreak dantzatzen ikusi eta beraiekin argazkiak ateratzeko aukera ere izan genuen. Inolako zalantzarik gabe, zubiari hasiera emateko egundoko eguna! Ez ala?