Landutako kontzeptuak bereganatzeko modu ezberdin bat.

Gaurkoan, gurekin praktiketan dagoen Ainhoa irakasleak joko bat ekarri digu, oka eta trivialean oinarritutako berak prestatutako jokoa alegia.

Taldean jolastu dugu eta, puntuak lortzeko,  kolore desberdinetako txarteletan agertzen ziren galderei erantzun nahian ibili gara; horia txanelako galderak, laranja gaztelaniakoak, urdinak matematikakoak, eta zuriak bereziak. Emozionatuta ibili gara!

koordenatuekin jolasean.

Astean zehar koordenatuen bilaketan trebatzeko jolasean ibili gara;  gutariko bakoitzak bere mapan objektu zehatzak kokatu ditu (batzuk uretan, besteak irla barruan) eta xedea, bikotearen objektuak bilatu eta hondoratzea izan da.  Ez da erraza izan baina primeran pasatu dugu!