BERRIA aldizkarikoekin lanean…

Pasadan barikuan, otsailak 16, Berria aldizkariko lehendakaria den Beatriz Zabalondo eta lankide bi etorri ziren ikastolara gurekin lantxo bat egiteko asmotan; batetik, egunkariaren historia eta erredakzioan nola lan egiten duten ikusarazteko azalpentxo bat eman ziguten eta bestetik, pare bat dinamika. Arratsalde batez, kazetarien paperean sartu eta gai ezberdinen inguruko berriak sortzeko aukera izan genuen.

Hau gutxi balitz, zapatu honetan Berrian agertuko gara!

 

 

 

…eta horrela bizitzen gara…

Gai berriarekin hasiak gara eta oraingoan elikagai motak aztertzen ibiliko gara, besteak beste. Aurreko astean, etxetik, kontsumitzen ditugun produktu bukatuak ekarri genituen haien mantenugai eta osagaiak aztertzeko. Denetarik aurkitu genuen, izan ere, laranja zukua zekarren ontzian %0,01eko laranja hautsa zuela konturatu ginen!

Kontinenteen arteko askaria!

Pasadan barikuan, otsailak 2, ” Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein ona den” inguruneko gaiarekin lotuta, askari bat egin nuen. Talde bakoitza kontinente bateko partaide izanik irakasleak, ekarri genuen janari guztia kontinenteen artean banatu zuen. Baina, zoritxarrez denok dakigu guztietan ez dagoela aberastasun bera eta bertako bizi kalitatea ere ez dela berdina.

Hasieran, kontinente pobreetako kideei ez zitzaien bat ere ondo iruditu haiek hain janari gutxi edukitzearen ideia, baina beste guztien eskuzabaltasunari esker, janari guztia batu eta denok disfrutatzeko aukera izan genuen.

Hori bai, ezin ahantzi dezakegu, munduan zoritxarrez desoreka nabarmena dela eta batzuk soberan dutena besteek faltan dutela. Zer egin dezakegu  hori hobetzeko?