Pasadan barikuan, otsailak 2, ” Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein ona den” inguruneko gaiarekin lotuta, askari bat egin nuen. Talde bakoitza kontinente bateko partaide izanik irakasleak, ekarri genuen janari guztia kontinenteen artean banatu zuen. Baina, zoritxarrez denok dakigu guztietan ez dagoela aberastasun bera eta bertako bizi kalitatea ere ez dela berdina.
Hasieran, kontinente pobreetako kideei ez zitzaien bat ere ondo iruditu haiek hain janari gutxi edukitzearen ideia, baina beste guztien eskuzabaltasunari esker, janari guztia batu eta denok disfrutatzeko aukera izan genuen.
Hori bai, ezin ahantzi dezakegu, munduan zoritxarrez desoreka nabarmena dela eta batzuk soberan dutena besteek faltan dutela. Zer egin dezakegu hori hobetzeko?