PATATA dantza!

Elikagai motak lantzen ibili gara eta irakasleak patata bat ekartzeko eskatu zigun. Egia esan, elikagai honekin hainbat gauza egin ditzakezu bata bestea baino gozoagoa; patata tortilla, frijitu eta arrautzekin, barazkiekin…baina guk beste erabilera bat ere eman diogu! Bekokian jarri eta dantza egitea, alegia. Askotan jausi ote zaigula uste ahal duzue? Ikusi bada… Kriston barreak bota ditugu behintzat!