Bai, aspaldi ikastolara hasiak izan arren, ez dugu blogean idazteko tarterik izan. Lan eta lan ari garen seinale akaso?
Egia esan, berrikuntza baten berri eman behar dizuegu, izan ere, 6.mailari metodologia berri batekin eman diogu hasiera EKI proiektuarekin, alegia. Metodologia honek, konpetentziak garatzea du helburu eta mundua aldatzen dut gaia abiapuntutzat izanik, buru belarri sartu gara ikas arloetan. Honekin batera, liburu berriak, Ikasgune plataforma digitala eta lan koadernoen ordezko fitxak ditugu.