Oharkabean badatoz abenduko azken egunak…

Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

Oihane andereƱoaren azken eguna ere izan da gaur. Eskerrik asko guri horrenbeste laguntzeagatik. Beti egongo zara gure bihotzetan!

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Gabon bueltan izango duzue berriz gure berri!

 

This slideshow requires JavaScript.

Erosi eta erosi, eta zaborra opari!

Izenburua gogorra den arren, neurketaren amaieran egin beharreko proiektuan honetaz hausnartzen ibili gara. Gabonak familia eta lagunekin ospatzeko momentu berezia da, opari eta janari mordoa izaten ditugu gehienetan, baina konturatzen al gara egiten dugun gehiegizko kontsumoaz? Gure jokabideak egokiak al dira?

Galdera bi hauen inguruan ikertzen ibili ostean, hainbat datu atera ditugu eta, herritarrak eta ikastolako kideak horretaz konturarazteko, gabon posterrak egin ditugu.

Espero dugu poster hauek irakurritakoan, gure jarrera desegokien inguruan hausnartu eta jokabideak aldatzea.

 

This slideshow requires JavaScript.