Arraroa bai, baina ez ikusezina!

Gaur gaixotasun arraroen nazioarteko eguna da.
Zergatik dira arraroak? Munduan oso gutxi daudelako eta gaixotasun hauei buruz oso gutxi dakigulako.
Gaur azaldu nahi dizuegu, gu ez garela ume arraroak, gaixotasunak direla arraroak.
Guri ere, zuri bezala, barre egitea gustatzen zaigu, jolastea eta eskolara etortzea.
Askotan ezin ditugu gauza batzuk zuk egiten dituzun moduan egin, baina ez da, ez dakigulako, gaixotasunak ez digulako uzten baino. Eta gauza bat eskatu nahi dizut, nire
moduan gaixotasun arraroa duten guztien izenean… utzi zuekin jolasten, utzi zuen lagun taldean ibiltzen, utzi zuotariko bat izaten.
Gaur egun berezia da guretzat eta gauza batez konturatzeko egun aproposa: gaixotasunen batengatik edo gertatzen den gauza batengatik apur bat desberdina izatea ez da gauza txarra, ezta burla egiteko arrazoia.
Lagunduko diguzu mundu guztiari esaten?
Gurekin batera aldarri egingo duzu,
Denok gara berdinak ?
Bat, bi, hiru….!
DENOK GARA BERDINAK ! Eutsi Gogor Danok Batera.

 

Kontsumo tailerrak 18-19

Ikasturtero bezala aurten ere, Kontsumobide erakundeak eskeintzen duen “kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan” programa ibiltarian parte hartu dugu. Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskeintzea da, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko.

Hiru tailer izan ditugu eta oso interesgarriak eta erabilgarriak izan dira. Egia esan, gauza asko ikasi ditugu eta egoera desberdinen aurrean dugun jokabideaz ohartu gara.

This slideshow requires JavaScript.

Ikerketa lanetan

Inguruneko ikasgaian ikerketa lanetan gabiltza eta gure ingurune hurbileko eta Senegaleko bizi-baldintzak ikertu eta konparaketa bat egin ostean, ondorioak atera behar ditugu. Horretarako, gaur, lehen urratsa eman dugu; hezkuntzan, etxebizitzetan, ingurumenean eta osasunean adituak diren lau lagun etorri zaizkigu ikastolara eta haiei egindako elkarrizketatik, Bermeo eta inguruko informazioa lortu dugu.

Ziur ikerketa lan bikaina aterako zaigula!

 

This slideshow requires JavaScript.