Bai! Aratusteak ere hemen dira! Gaur printzesak, erraperoak, apaizak, maitagarriak, bakeroak, futbolariak, pikatxua, pijamadunak eta charleston dantzariak izan ditugu gure artean. Mozorrotuta etortzea gustuko dugula nabaritzen da ezta? Bada, hau oraindik ez da amaitu, bihar ere harri-jasotzaile jantzita etorriko gara eta!