Atzo eta gaur EKI proiektuko bigarren unitatean prestatu dugun azokatxoa antolatu genuen. Eskuz egindako eskulan, brotxe, pultserak, eta gure objetu kutunak saldu ditugu beste gauza askoren artean.
Lortu dugun dirua Seber Altube ikastolako gurasoa den Endikarentzat izango da. Endikak, buruan aunerisma bat jasan zuen 40 egunez koman utzi zuena. Lehen orduetan aunerisma batek jotako %90ak bizia galtzen badu ere, Endika esnatu egin zen. Astiro-astiro, aurrerapausoak ematen ari da, baina lan neketsua da eta teknika garatuen beharrizana du ahalik eta hoberen sendatzeko. Honegatik guztiagaitik, lortutako dirua berari eskaintzea erabaki dugu.
Eskerrak eman gura dizkiogu azokako produktuak erosi eta lagundu diguten guztiei.