Oharkabean badatoz abenduko azken egunak…

Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

Oihane andere├▒oaren azken eguna ere izan da gaur. Eskerrik asko guri horrenbeste laguntzeagatik. Beti egongo zara gure bihotzetan!

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Gabon bueltan izango duzue berriz gure berri!

 

This slideshow requires JavaScript.

Aste kulturala eta euskararen eguna!

Pasadan barikuan, abenduak 1, euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Pila bat ekintza ezberdin egin genituen: ASAU taldekoekin jokoan, euskaraokea, bertso saioa, mahai-jokoetan ibili eta txokolate gozoa hartzeko aukera ere ez genuen galdu.

Hala ere, azaroaren 23tik motorrak berotzen ibili izan gara, jolas orduetan, askotariko jolasetan parte hartuz.

Baina zera gogoratu behar dugu: euskera, egun 1 ospatzeko 365 erabiltzeko!