Aritzatxura!!!!

Eguraldi ederra eta itsas behera dagoela aprobetxatuz, Aritzatxu hondartzara jaitsi gara. Hondartza txiki bat izanik hainbat bazter daukazala konturatu gara eta bakoitzak izen bat hartzen dauala: “Aspo handi”, “aspo txiki”, enbarkaderoa, hatz nagusidxe,tortugas…

Horrez gain, putzuetako animalia ornogabeak batez ere molusko eta krustazeoak aztertu doguz.

Ai gure bidxotzeko Aritzatxu…ze gitxi gelditzen jakun alkarregaz egoteko!!!

1466423354168

Arratsalde ederra!

Gaur, arratsaldea ederto pasatu dogu. Eguraldi ederra aprobetxatuz, gure inguruaz gozatu dogu.

Marrazki bloka aldean hartuta Atxitxe-enea ingurutik ibili gara artistak bezala lanean.

Marrazkilari trebeak garala konturatu gara!!

Ea andereño hurrengoan ere animatzen dan eta berriro ere kanpora irtetzeko aukera dogun!

1461945772110

Kontsumo tailerretan jo ta ke lanean!

IMG-20160408-WA0007Oporretatik indarberrituta etorri gara eta azken txanpa honetarako prestatuta.

Aste honetan, kontsumo tailerretan aritu izan gara. Astelehenean, supermerkatua eta erosketak tailerra izan dogu. Tailer honetan, argi geratu jaku, dieta orekatu bat izateko eta osasuntsu egoteko denetarik jan behar dogula. Honetaz konturatzeko, hainbat ekintza burutu doguz.

Eguenean ostera, jostailuen eta jolasen tailerra egin dogu. Pila bat gozatu dogu jolasorduan erabiltzeko hainbat joko egin doguzalako, euren artean: Mikado, Twister…

Animatu eta etorri gurekin jolastera!

IMG-20160408-WA0006