Nola hedatzen da beroa?

Beroak, hedatzeko, hainbat bide erabiltzen dituela ikusi berri dugu.

Irakasleak ez du oso ondo ulertu, nonbait, eta gure laguntza eskatu du Ikasgelako Blogean. Hedatze-bide horiek hobeto ulertzen lagunduko duten adibideak eskatzen ditu, esperientzia bidez frogatzeko modukoak.

Ea denon artean argitzen dugun hitz arraro hauen esanahia: erradiazioa, konbekzioa, kondukzioa…

DILATAZIOA.

Beroaren eraginez materian hainbat aldaketa gertatzen dira hau da, gorputzek portaera jakin bat dute berotzen direnean: DILATATU EGITEN DIRA.

Hona hemen adibide bat eta ea gehiago lortzeko gai garen!

Zergaitik daude zirrikituak zubietan? trenbidean?

Efektu optikoak!

Ikusmenak sarri engainatu egiten gaitu; Baliteke ikusten dugun hori erreala ez izatea, edota irudiak errealitate ezberdinak izatea eta guk bakarra ikustea. Efektu optikoak dira horiek eta guk oraingoan argazki batzuk jarri ditugu.

Zuek zer ikusten duzue irudiotan?

 

Gurasoekin lanean!

Bideo honetan, zentzumenak lantzerakoan gurasoekin egindako jolasean ateratako argazki eta bideoak  aurkeztuko dizkizuegu. Itzel pasatu genuen guztiok eta pixka bat maltzurrak izateko ere aprobetxatu genuen; nori gustatzen zaio pipermina edota limoia jatea?

Mila esker guraso maiteok, lan honekin gugatik edozer egiteko prest zaudetela demostratu diguzue eta!