BERRIA aldizkarikoekin lanean…

Pasadan barikuan, otsailak 16, Berria aldizkariko lehendakaria den Beatriz Zabalondo eta lankide bi etorri ziren ikastolara gurekin lantxo bat egiteko asmotan; batetik, egunkariaren historia eta erredakzioan nola lan egiten duten ikusarazteko azalpentxo bat eman ziguten eta bestetik, pare bat dinamika. Arratsalde batez, kazetarien paperean sartu eta gai ezberdinen inguruko berriak sortzeko aukera izan genuen.

Hau gutxi balitz, zapatu honetan Berrian agertuko gara!

 

 

 

Igarkizun lehiaketa!

Hasi da igarkizun lehiaketa…..

DBH-ko ASAU taldeko ikasleek astero “EUSKARAZ BIZI” paneletan eta ikastolako hormetatik zehar, hainbat igarkizun eskegiko dituzte. Asmatzeaz gainera, buruz ikasi beharko ditugu.

Pipitaki papataki…..nik dakidana nork daki?

Gu, jada, hasiak gara igarkizunak ikasten. Laster, prest egongo gara EUSKARA EGUNEAN igarkizunak asmatzeko eta era beran, gureak botatzeko.

1478815622015