Zuhatzan bizitakoa beti gogoratuko dugu!

Gaur amaitzen dugu ikasturtea eta Zuhatzatik bueltan etxera. Hiru egun hauetan elkarrekin emozio pila trukatu ditugu, urte askotan, agian betirako, garunaren tokitxo batean gordeta izango ditugun emozio eta bizipenak, alegia.

Orain, oporretaz gozatzea geratzen zaigu. Udako oporraldia luzea da eta egun guztiak aprobetxatuko ditugu!!!

Bertso topaketa 2019

Atzo, urtero ohitura den moduan, ikasturtean zehar landutako bertso eskolak aprobetxatuz, emanaldi batean parte hartu genuen. Aurton Karmeldar ikastetxea izan da topagune eta bertan bildu ginen gainerako eskolako bertso ikasleekin.

Bertso dotoreak bota genituen eta giro paregabean igaro genuen arratsaldea.

This slideshow requires JavaScript.

Plastikoak itsasoan.

Eguenan, Zero Plastiko Urdaibai ekimena aurrera eramaten dutenak gure ikastolara etorri ziren, alde batetik, itsasoa plastikoz betetzen ari garela ohartaraztera eta bestetik, ekainaren 8an egingo diren ekintzen berri ematera.

Izan ere, egoera nahiko larrian daude hain hurre dugun itsasoa eta bertako izaki bizidunak. Uste dugu argi geratu zaigula plastikoen aurrean zein izan behar den gure jarrera: UKO EGIN, GUTXITU, BERRERABILI, BIRZIKLATU.

Ekainaren 8an egingo den ekitaldiaren helburua, Erreserbaren itsasertza garbitzea eta bertako zaborrak jasotzea da. Jarduera goizean zehar egingo da, San Juan de Gaztelugatxetik Elantxobera arte doan itsasertzeko eremuan. Arratsaldean, Madariaga Dorretxean ekintza gehiago izango da. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

This slideshow requires JavaScript.

BTWC ipuin lehiaketa

Bermeo Tuna World Capital (Bermeo munduko atunaren hiriburua) 2018 ko maiatzean sortu zen, Arrain Azokan hain zuzen ere. Serrats  kontserbak eta BTWC elkartea batuz ipuin lehiaketa antolatu dute herri mailan LH5 eta LH6- ko ikasleen artean. Finalista eta irabazleen artean gure ikasleak aurkitzen dira: Ekain Diego, Leire Galan, Zihara Etxabe eta Nerea Batis.

 

 

“Eskola bidea” martxan!

  • Bermeo herri iraunkor, seguru eta biziagoa bihurtzeko.
  • Bizitza aktiboagoa izateko, eta bide batez, ikastolarako bidean kirola egiteko.
  • Zenbat eta auto gitxiago, arrisku, zarata eta kutsadura txikiagoa izateko kalean.
  • Gure autonomia handitzeko.
  • Gure arteko harremanak lantzeko, bidean lagun barriak egin eta ondo pasatzeko…”Eskola bidea” martxan!

Oporrak!

Bai lagunok, bigarren neurketa luze hau amaitzeko eguna heldu da gaur! Aste bi izango ditugu indarberritzeko eta azken txanpari aurre egiteko prest etorriko gara.

Atzoko eguneko argazki eta Oizmendi telebistak grabatutako bideoaren loturarekin amaituko dugu.

Ondo pasa oporretan! Bi aste barru izango duue gure berri!

klikatu Bideoa ikusteko

This slideshow requires JavaScript.