Aratuste…aratuste…

Bai! Aratusteak ere hemen dira!  Gaur printzesak, erraperoak, apaizak, maitagarriak, bakeroak, futbolariak, pikatxua, pijamadunak eta charleston dantzariak izan ditugu gure artean. Mozorrotuta etortzea gustuko dugula nabaritzen da ezta? Bada, hau oraindik ez da amaitu, bihar ere harri-jasotzaile jantzita etorriko gara eta!

 

IMG_20190304_102240IMG_20190304_102327

img-20190304-wa0050img_20190304_135532_179

 

 

 

Advertisements

Arraroa bai, baina ez ikusezina!

Gaur gaixotasun arraroen nazioarteko eguna da.
Zergatik dira arraroak? Munduan oso gutxi daudelako eta gaixotasun hauei buruz oso gutxi dakigulako.
Gaur azaldu nahi dizuegu, gu ez garela ume arraroak, gaixotasunak direla arraroak.
Guri ere, zuri bezala, barre egitea gustatzen zaigu, jolastea eta eskolara etortzea.
Askotan ezin ditugu gauza batzuk zuk egiten dituzun moduan egin, baina ez da, ez dakigulako, gaixotasunak ez digulako uzten baino. Eta gauza bat eskatu nahi dizut, nire
moduan gaixotasun arraroa duten guztien izenean… utzi zuekin jolasten, utzi zuen lagun taldean ibiltzen, utzi zuotariko bat izaten.
Gaur egun berezia da guretzat eta gauza batez konturatzeko egun aproposa: gaixotasunen batengatik edo gertatzen den gauza batengatik apur bat desberdina izatea ez da gauza txarra, ezta burla egiteko arrazoia.
Lagunduko diguzu mundu guztiari esaten?
Gurekin batera aldarri egingo duzu,
Denok gara berdinak ?
Bat, bi, hiru….!
DENOK GARA BERDINAK ! Eutsi Gogor Danok Batera.

 

Kontsumo tailerrak 18-19

Ikasturtero bezala aurten ere, Kontsumobide erakundeak eskeintzen duen “kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan” programa ibiltarian parte hartu dugu. Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskeintzea da, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko.

Hiru tailer izan ditugu eta oso interesgarriak eta erabilgarriak izan dira. Egia esan, gauza asko ikasi ditugu eta egoera desberdinen aurrean dugun jokabideaz ohartu gara.

This slideshow requires JavaScript.

Ikerketa lanetan

Inguruneko ikasgaian ikerketa lanetan gabiltza eta gure ingurune hurbileko eta Senegaleko bizi-baldintzak ikertu eta konparaketa bat egin ostean, ondorioak atera behar ditugu. Horretarako, gaur, lehen urratsa eman dugu; hezkuntzan, etxebizitzetan, ingurumenean eta osasunean adituak diren lau lagun etorri zaizkigu ikastolara eta haiei egindako elkarrizketatik, Bermeo eta inguruko informazioa lortu dugu.

Ziur ikerketa lan bikaina aterako zaigula!

 

This slideshow requires JavaScript.

Oharkabean badatoz abenduko azken egunak…

Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

Oihane andereñoaren azken eguna ere izan da gaur. Eskerrik asko guri horrenbeste laguntzeagatik. Beti egongo zara gure bihotzetan!

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Gabon bueltan izango duzue berriz gure berri!

 

This slideshow requires JavaScript.

Erosi eta erosi, eta zaborra opari!

Izenburua gogorra den arren, neurketaren amaieran egin beharreko proiektuan honetaz hausnartzen ibili gara. Gabonak familia eta lagunekin ospatzeko momentu berezia da, opari eta janari mordoa izaten ditugu gehienetan, baina konturatzen al gara egiten dugun gehiegizko kontsumoaz? Gure jokabideak egokiak al dira?

Galdera bi hauen inguruan ikertzen ibili ostean, hainbat datu atera ditugu eta, herritarrak eta ikastolako kideak horretaz konturarazteko, gabon posterrak egin ditugu.

Espero dugu poster hauek irakurritakoan, gure jarrera desegokien inguruan hausnartu eta jokabideak aldatzea.

 

This slideshow requires JavaScript.