Bokata bat zure motxilan

ā€Bokata bat zure motxilan” kanpainaren bigarren ekitaldia egin zen atzo LHko ikasleekin.
šŸ‘‰Helburua: Gure ohituren hausnarketa egitea eta askari osasuntsuaren garrantziaz kontzientziatzea.

Oso bokata gozoa askaldu genuen atzoko egunean!

IMG_20190116_163227IMG_20190116_162650IMG_20190116_162631IMG_20190116_162517

Advertisements

Oharkabean badatoz abenduko azken egunak…

Oharkabean badatoz
Abenduko azken egunak,
Eta gogoan ditugu
Urteak eman dituenak.
Asko ta asko izan dira
Aurtengo gertakizunak,
Batzuetan gauza alaiak
Eta besteetan ilunak.
Baina albora ditzagun
Betiko karga astunak,
Ta etxekoekin batera
Gozatu ospakizunak
Lekua har dezatela
Bake eta maitasunak
Besarkada bat bihotzez
Urte berri on lagunak.

Oihane andereƱoaren azken eguna ere izan da gaur. Eskerrik asko guri horrenbeste laguntzeagatik. Beti egongo zara gure bihotzetan!

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu! Gabon bueltan izango duzue berriz gure berri!

 

This slideshow requires JavaScript.

Erosi eta erosi, eta zaborra opari!

Izenburua gogorra den arren, neurketaren amaieran egin beharreko proiektuan honetaz hausnartzen ibili gara. Gabonak familia eta lagunekin ospatzeko momentu berezia da, opari eta janari mordoa izaten ditugu gehienetan, baina konturatzen al gara egiten dugun gehiegizko kontsumoaz? Gure jokabideak egokiak al dira?

Galdera bi hauen inguruan ikertzen ibili ostean, hainbat datu atera ditugu eta, herritarrak eta ikastolako kideak horretaz konturarazteko, gabon posterrak egin ditugu.

Espero dugu poster hauek irakurritakoan, gure jarrera desegokien inguruan hausnartu eta jokabideak aldatzea.

 

This slideshow requires JavaScript.

 

HITZA aldizkarikoekin berriketan!

Badakizue? Gaur, azaroak 30, ikastolara etorri zaizkigu HITZA aldizkariko kazetari eta komertziala. Oso ondo azaldu digute aldizkariaren egitura eta funtzionamendua. Benetan azalpen oso interesgarriak eman dizkigute!

Paperezko edizioa, abenduaren 5ean aterako da hala ere, online argazki galeria ikusteko aukera izango duzue!

http://busturialdea.hitza.eus/

 

This slideshow requires JavaScript.

Eta hondakinekin zer?

Gaur, azaroak 7, Artigas-Arraiz hondakinei buruzko Bizkaiko interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izan dugu 6.mailakook. Bertan, zabortegian egiten duten lana ikusteaz gain, hondakinak Berrebabiltzea, Berziklatzea eta Gutxitzearen garrantziaz jabetu gara.

Orain, ikasitakoa praktikan jartzea besterik ez zaigu falta!

This slideshow requires JavaScript.